Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

PesaBizkaia, S.A.

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Zerbitzuen gutuna

Pesa Bizkaiak bere zerbitzu guztien kalitatea bermatzeko asmoa aitortu du; arreta berezia jartzen dio herritarren beharrei eta iguripenei, baita ingurumenarekin jarrera egokia edukitzeari eta laneko segurtasuna eta osasuna behar bezala kudeatzeari ere.

Hori ziurtatzeko, enpresaren antolakuntzan kudeaketa-sistema bateratua ezartzen da, eta honako dokumentu hauetan oinarritzen da:

  • Kudeaketa-sistema bateratuaren eskuliburua.
  • Prozedura operatiboak.
  • Jarraibide teknikoak.
  • Sistemaren erregistroak.
  • Kanpoko beste hainbat dokumentu/erregistro.

Pesa Bizkaiak, kasu guztietan, bezeroei zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dizkienez gero, beti bezeroak eskatutako ezaugarri zehatzetan oinarrituta antolatzen dira. Horretarako, kudeaketa-sistema bateratuak herritarren beharrak aztertzen ditu, helburuak ezartzen ditu eta pertsonen garraio publikorako zerbitzuen kalitatean neurketak egiten ditu, UNE-EN 13,816 oinarri hartuta.

Arrazoi horiek kontuan hartuta, ondoren garatuko dugun zerbitzuen gutuna sortu dugu:

PESA BIZKAIAK ERABILTZAILEEI EMATEN DIEN ARRETA

Pesa Bizkaiak bere langile guztien arreta egokia bermatzen du; erraz identifika daitezke beren uniformeengatik.

Gainera, bezeroen arretarako telefonoa du, eta baita galdutako gauzen kudeaketarako protokoloa ere.

IBILGAILUETAKO EKIPAMENDUAREN FUNTZIONALTASUNA

Ibilbide luzeko lineatan, Pesa Bizkaiaren zerbitzu guztietan eserlekuak etzan daitezke, eserleku horiek beso-euskarriak dituzte eta bakoitzak bere argia du.

BIDAIAREN KONFORTA

Pesa Bizkaiak bidaia erosoa bermatzen du, gidari guztien jokabide profesional egokia ziurtatuta.

OKUPAZIO MAILA

Bermatzen dugu ibilgailuen okupazioak ez duela administrazio-tituluak baimendutako gehiengoa gaindituko.

FIDAGARRITASUNA

Errepidean edozein matxura gertatuta ere, pertsona erabiltzaile guztiak helmugara iritsiko direla bermatzen dugu.

IRISGARRITASUNA

Pesa Bizkaiak mugikortasun murriztuko pertsonei arreta eskaintzeko protokoloa du.

Indarrean jartzeko datatik aurrea, flotara gehituko dituzten ibilgailuen % 100 mugitzeko zailtasuna duten pertsonentzat prestatuak egongo dira, eta SIO informazioa eta bezeroen beharren neurrira egindako zerbitzua eskainiko dute.

BALDINTZA NORMALETAN EGINDAKO BIDAIEI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA

Pesa Bizkaiak bidaiari buruzko informazio ikusgaia, eskuragarria eta irakurtzeko modukoa bermatzen du, eta informazio zaharkitua kendu eta ordezkatzeko 3 eguneko epea ezartzen du.

Informazio hori gure erakundeko pertsonek eman diezazukete eta eskuragarri dago bai autobusetan bertan, baita salmenta-puntuetan, geltokietan, txarteletan eta webgunean ere.

ORDUTEGIAK BETETZEA. PUNTUALTASUNA

Baldintza normaletan, Pesa Bizkaiak ordutegiak beteko direla bermatzen du, irteera-orduan gehienez 5 minutuko atzerapena bakarrik onartuta.

MAIZTASUNAK BETETZEA

Pesa Bizkaian zerbitzuen igarotze-maiztasuna konstantea da; horrela, itxaron-denborak inoiz ez du finkatutakoaren bikoitza gaindituko.

BEZEROEKIN HARREMANA

Pesa Bizkaiak bezeroenganako arreta egokia bermatzen du, betiere webgunean argitaratutako zerbitzuen gutunean definitutako kalitate-ezaugarriak kontuan hartuta.

Bezeroen erreklamazioen (20 eguneko epea, gehienez) eta iradokizunen kudeaketa eta ebazpena errazten ditu, gure erakundeko pertsonek adierazi duten zein salmenta-puntuan eta web-orrian eskura dagoen prozedurari jarraituta.

Pesa Bizkaiak erreklamazio-orriak ditu salmenta-puntuetan zein ibilgailuan bertan.

Indarrean sartu da 2013ko maiatzaren 1ean

Bolunburu, 14 B. Pol. La Fletxa, 48330 Lemoa (Bizkaia) - Tlf.: 94-4169479 - Fax: 94-4169646