Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

PesaBizkaia, S.A.

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Bidaiatzeko baldintzak

GARRAIO TITULUEN SALMENTA:

PESA BIZKAIA, SAk garraio-tituluak erosteko ondoren aipatuko ditugun sei kabinak ditu zabalik, lanegunetan, 7:00ak eta 20:00ak bitartean:

  • Galdakaoko Ospitaleko leihatila: ospitale horretako biribilgunean bertan kokatua.
  • Durangoko leihatila: Madalena plazan kokatua.
  • Igorreko leihatila: Agirre Lehendakaria kaleko 35 zenbakian kokatua.
  • Ermuko leihatila: Bizkaia hiribideko 7 zenbakian kokatua.
  • Markinako leihatila: Abesua kaleko 8 zenbakian kokatua.
  • Ondarroako leihatila: Itxasaurren kokatua.

Honako garraio-titulu hauek eskura daitezke:

  • Creditrans: 5 €, 10 € eta 15 €ko balioarekin.
  • Gizatrans: urritasunen bat dutenentzat edo erretirodunentzat.
  • Hirukotrans 20: familia ugari arrunteko kideentzat.
  • Hirukotrans 50: familia ugari bereziko kideentzat.
  • Gizatrans 20: familia ugari arrunteko kide diren erretirodunentzat edo urritasunen bat dutenentzat.
  • Gizatrans 50: familia ugari bereziko kide diren erretirodunentzat edo urritasunen bat dutenentzat.

Aipatutako edozein txartelekin arazoren bat baldin badago, lehen adierazitako kabinetako enpresa honetako langileei jakinarazi behar zaie. Autobusetako kitatze-makinetan txartelaren irakurketan akatsen bat gertatuz gero, zerbitzuaren arduradun den gidariari jakinarazi beharko zaio. Eta honek, bidezkoa izanez gero, akatsa berretsi beharko du Bizkaibuseko edozein kabinatan entregatzeko.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, kabinetan edozein garraio-titulu erosteko onartutako billete handiena 50 €-koa izango da.

Ibilbidea amaitu arte, derrigorrez, gorde behar da garraio-titulua. PESA BIZKAIA, SAko langileek edo baimendutako pertsonek eskatuz gero, erabiltzaileak aurkeztu egin beharko du.

TXARTEL SALMENTA AUTOBUSEAN BERTAN

Bidaia-txartel soltea erosiz gero, eta arlo horretan indarrean dagoen araudiari jarraituz, bidaiariak, gehienez, 20 €-ko billetearekin ordaindu ahal izango du. Segurtasun-arrazoiengatik ez dira billete handiagoak onartuko.

Zerbitzuaren funtzionamendua arintzeko asmoz, bidaiariek bidaia-txartelak ordaintzeko kopuru zehatza edo, hala ez bada, zatikizko txanponak erabiltzea eskatzen dugu. Akatsak saihesteko, mesedez egiaztatu zuen bidaia-txartelak eta itzulitako kanbioak unean bertan.

Aipatu behar da autobusetan ezingo direla kabinetako garraio-tituluak erosi, soilik bidaia zehatz horretarako txartela erosi ahal izango da. Hori bai, gidariaren aurrean egiaztatu ondoren, erabiltzailearen egoera zehatzetara egokitutako txartela eskuratu ahal izango da (erretiroduna, familia ugaria, eta abar) .

Ibilbidea amaitu arte, derrigorrez, gorde behar da garraio-titulua. PESA BIZKAIA, SAko langileek edo baimendutako pertsonek eskatuz gero, erabiltzaileak aurkeztu egin beharko du.

ZERBITZU EMATEA.

MUGITZEKO ZAILTASUNA DUTEN PERTSONAK.

EKIPAJEEN, FARDELEN, BIZIKLETEN ETA SURF TAULEN GARRAIOA

Erabiltzaileek ibilgailu egokitan bidaiatzeko eskubidea dute, segurtasun-, higiene- eta erosotasun-baldintzak bermatzen dituzten ibilgailuetan bidaiatzeko eskubidea. Administrazio eskudunak baimendutako eta iragarritako proposamenaren arabera eskainiko dira bidaiak. Garraioa erabiltzeko eskubidea aukeratutako zerbitzuan eserlekuak libre egoteak baldintzatuko du.

Gomendatzen da bidaiariak irteera-geltokian aurrez egotea. Txartelak autobusean bertan erosten baldin badira, zerbitzua arintzeko, txartelaren balio zehatza ematea eskatzen da.

Mugitzeko zailtasuna duten pertsonek (MZP) webgune honetan, horri dagokion atalean, adierazitako protokoloa bete dadin eskatzeko eskubidea izango dute.

Mugitzeko zailtasuna duten pertsonek, gurpildun aulkia erabiltzen dutenean (orri honetan aipatzen diren zerbitzuen barruan, MZPek erabiltzeko egokituak daudenetan) , arrapala edo jasogailua zabaltzen den atetik sartuko dira gidariak horiek martxan jartzean, eta autobus barruan beraientzat gordetako lekuan jarriko dira. Bidaiariak zutik garraiatzeko baimena duten autobusetan, gurpildun aulkia erabiltzen duen pertsonak autobuseko segurtasun-uhala lotuta bidaiatuko du. 30 kilometrotik gorako ibilbidea duen autobus bakoitzean mugitzeko zailtasuna duen pertsona baten aulkia eraman ahal izango da, betiere, mugitzeko zailtasuna duten pertsonei buruzko atalean adierazitako izapidetzea bete baldin badu.

Gainerako ibilgailuetan, autobus berean mugitzeko zailtasuna duten pertsonen bi gurpildun aulki sartu ahal izango dira aldi berean, gehienez. Betiere, aulkientzat gordetako lekua haur-kotxe edo -aulki batek hartuta ez badu. Geltokian topo eginez gero, gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonek haur-kotxe edo -aulkiekiko lehentasuna izango dute autobus barruan erreserbatutako espazioa erabiltzeko.

Haur-kotxe eta -aulkiak irekiak eraman ahal izango dira 30 kilometro baino gutxiagoko ibilbideak dituzten autobusetan, betiere autobus horiek, beren baldintzengatik, horretarako aukera ematen baldin badute. Autobusaren erdiko plataforman ipiniko dute, segurtasun-uhalekin lotuta eta balazta jarrita. Gainera, bere kargura dagoen bidaiariaren segurtasunaren erantzukizuna du. Horretarako, haur-kotxe edo -aulkiaren ondoan eta honi helduta bidaiatu beharko du. Ibilgailu berean gehienez bi haur-kotxe edo -aulki sartuko dira, betiere gurpildun aulkian mugitzen den pertsonarik ez badago autobusean edo geltokian. Kasu horretan gurpildun aulkiaren erabiltzaileak lehentasuna izango du haur-kotxe edo -aulkiarekiko. Maletategiak dituzten autobusetan haur-kotxe edo -aulkiak bertan eraman behar dira derrigorrez.

Eserleku-zenbaki bat esleitzen duten zerbitzuetan, eserleku horiek errespetatu egin behar dira. Aitzitik, eserleku-zenbaki gabeko txartelak saltzen baldin badira, bidaiari bakoitza libre dagoen edozein eserlekutan jarri ahal izango da.

Gehienez 15 kilo pisatzen duten ekipajeak garraia daitezke maletategiak dituzten ibilgailuak erabiltzen dituzten lineetan. Maletategi horietan ere sartuko da ibilgailuaren barruko apaletan dagoen espazioa baino neurri handiagoa duen edozein fardel.

Ibilgailuetan ezin da animaliarik sartu. Debeku honen salbuespen dira pertsona itsuek daramatzaten itsu-txakurrak. Jabeak izango du animaliaren erantzukizuna.

Maletategia duten autobusetan bizikletak garraia daitezke, betiere bizikleta bere babes-zorroan sartuta baldin badago eta eramateko lekua baldin badago. Baldintza horiek betetzen ez badira, ezingo dira garraiatu. Bizikletak ezingo dira, inolaz ere, ibilgailuaren barrura bidaiarientzat gordetako lekura sartu. Ibilgailuaren maletategia erabiltzeko garaian, ekipajeek edo fardelek lehentasuna dute bizikletekiko.

Surf-taulak sartu ahal izango dira taula horiek bi metro baino gehiago neurtzen ez badute eta autobusek maletategia baldin badute, betiere taulak beren zorroetan sartuta baldin badaude eta maletategian lekua baldin badago. Ibilgailuaren maletategia erabiltzeko garaian, ekipajeek edo fardelek lehentasuna dute surf-taulekiko.

Autobusak matxura izan duelako zerbitzua eteten bada, autobus horretan doazen pertsonek enpresak jarritako beste autobus bat erabili ahal izango dute, garraio-titulu berarekin eta, beti, PESA BIZKAIA, SA erakundeko langileen aginduei jaramon eginda. Ahalik eta azkarren, matxuratutakoa ordeztuko duen beste ibilgailu bat jartzeko konpromisoa hartzen du, era horretan bidaia osatzeko eta bidaiari guztiak beren helmugara, lehenbailehen, eramateko.

Zerbitzua eskaintzen den bitartean bidaiariek PESA BIZKAIA, SAko langileek esandakoari jaramon egin beharko diote, zerbitzuarekin eta honen ondorioekin lotutako gaietan.

Arren, bidaian saihestu gainerako bidaiariei eragozpenak eragingo dizkieten jarrerak, ez idatzi edo margotu ezer ibilgailuaren altzarietan, eta ez lapurtu ibilgailuaren barruan instalatutako edozein segurtasun-elementu.

Autobuserako sarrera horretarako ezarritako atetik egin beharko da, mugitzeko zailtasuna duten pertsonak salbu. Hauek beren premietara ondoen egokituta eta hurbilen duten atetik igo eta jaitsi ahal izango dira.

Debekatuta dago autobusera martxan eta baimendutako geltokia ez den leku batean igotzea edo jaistea.

Gidariak sarrera debeka diezaieke mozkorrak edo drogen eraginpean dauden edo gainerako bidaiarien bizia arriskuan jar dezaketen jarrera erakusten duten bidaiariei, baita beste bidaiariak edo PESA BIZKAIA, SAko langileak gogaitu edo mindu ditzakeen jarrera erakusten dutenei ere.

Pesa Bizkaia, SAko langileek zure bidaia atsegina izan dadin lan egiten dute. Ibilbidean zehar irregulartasunen bat antzemanez gero, mesedez, Erakundeko pertsonaren bati jakinarazi, hark, ahal izanez gero, lehenbailehen zuzentzeko, edo bestela, neurri egokiak har ditzagun, arazoa ahalik eta azkarren konpondu ahal izateko.

ERABILTZAILEENTZAKO INFORMAZIOA, IRADOKIZUNAK, ERREKLAMAZIOAK ETA GALDUTAKO GAUZAK

Bidaiarien eskura jartzen dugu Bizkaibusen Bezeroen Arretarako Telefonoa –902 10 12 10–, astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08:00etatik 20:30etara. Telefono-zenbaki horretan Bizkaibusi buruz eskura dagoen informazio guztia eskatu ahal izango duzu.

Nahi izanez gero, galdutakoa posta elektroniko bidez izapidetu dezakezu; horretarako, www.pesabizkaia.net webgunean sartu behar duzu “bezeroei arreta” atalean, eta aurrez aipaturiko datuak sartu beharko dituzu.

Hortaz, www.pesabizkaia.net webgunean gure lineak eta irteerak kontsultatu ahal izango dituzu, eta posta elektroniko bidez jakinarazi galdu dituzun gauzak, iradokizunak eta hobetzen lagunduko diguten erreklamazioak, zerbitzuen eskaintzak herritarrek eskatzen duten eta merezi dute kalitatea eduki dezan.

Horregatik, PESA BIZKAIA, SAk iradokizun eta erreklamazio guztiei erantzuteko konpromisoa hartzen du, baldin eta bertan honako datu hauek adierazten baldin badira: erreklamazio-egilearen izena, telefonoa, helbide elektronikoa edo posta-helbidea. Gehienez hamabost eguneko epean erantzungo zaie.

Era berean, aipatutako kabinetan gure zerbitzuen funtzionamenduari buruzko informazioa eskatu ahal izango duzue, sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko.

Mila esker gurekin bidaiatzeagatik.

Indarrean sartu da 2011ko urtarrilaren 2an

Bolunburu, 14 B. Pol. La Fletxa, 48330 Lemoa (Bizkaia) - Tlf.: 94-4169479 - Fax: 94-4169646