Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

PesaBizkaia, S.A.

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Erabiltzaileen araudia

Erabiltzaileek honakoetarako eskubidea dute:

  • 1. Behar bezala baimendutako tarifen koadroetan ageri diren garraio-tituluen artean aukeratzeko.
  • 2. Bidaiatzekoa, betiere garraio-titulu baliagarria edukiz gero.
  • 3. Zerbitzua egiten ari diren langileen eskutik tratu egokia jasotzeko.
  • 4. Ibilgailu eta terminal guztietan erreklamazio-liburu bat eskuragarri edukitzeko.
  • 5. Txartelaren zenbatekoa berreskuratzeko, baldin eta esku-dirutan ordaindu bada eta kontratatutako zerbitzua bertan behera geratu bada hasi aurretik. Lurraldebus txartelen kasuan, entitate horretara jo beharko da.
  • 6. Mota honetako garraioan derrigorrezkoak diren Aseguruen babesa jasotzeko.
  • 7. Objektuak edo eskuko paketeak eramateko, indarrean dagoen legeria kontuan hartuta.
  • 8. Mugitzeko zailtasuna duten pertsonak ibilgailutik jaitsi ahal izango dira bidaiariek sartzeko erabiltzen duten atetik.

Erabiltzaileen obligazioak:

  • 1. Ibilgailu barruan ezin izango du jan, erre, droga toxikoak hartu edo alkoholdun edariak edan.
  • 2. Garraio-titulu balioduna eraman beharko du bidaia hasieratik autobusetik jaisten den arte.
  • 3. Enpresako pertsonen argibideei kasu egin beharko die zerbitzuarekin eta gertakariekin erlazionaturiko guztian, eta errespetatu bidaiatzen dutenen bistara jarrita dauden karteletan aipatzen dena.
  • 4. Pertsonak zutik garraiatzeko prestatuak ez dauden ibilgailuetan, bidaiaria eserita egongo da ibilgailua geltokian gelditu arte.
  • 5. Ez hitz egitea gidariarekin ibilgailua martxan dagoen bitartean.
  • 6. Autobuseko maletategian bizikletak garraiatzeko, dagokien babesteko zorroetan eraman beharko dira.
  • 7. Ezin da animaliekin bidaiatu, itsuek itsu-txakurrekin ezik.
  • Indarrean sartu da 2013ko maiatzaren 1ean

Bolunburu, 14 B. Pol. La Fletxa, 48330 Lemoa (Bizkaia) - Tlf.: 94-4169479 - Fax: 94-4169646