Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

PesaBizkaia, S.A.

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Ordutegiak

Pesa Bizkaia bere zerbitzuak Bizkaiko lurralde historikoan soilik eskaintzen dituzten 8 enpresetako bat da; BizkaiBus dute izendapen generikoa. Linea eta zerbitzu askotarikoak eskaintzen dituenez, jarraian esteka bat emango dizugu gure ordutegiak eta ibilbideak kontsultatzeko.

BizkaiBuseko gainerako operadoreei buruzko informazioa eskuratu nahi baduzu, erraz lortuko duzu honako esteka honen bidez, edo Arreta Zerbitzura 902222265 deituz, eta hor emango dizkizue behar dituzun azalpen guztiak.

Bizkaia abiapuntu edo helmuga duten bidaiarientzako garraio publikoko beste zerbitzu batzuk ezagutu nahi baldin badituzu, Transportes Pesa, SA-ko, gu filial garen enpresako, webgunean sar zaitezke, eta han informazioa eskuratuko duzu, bereziki, Gipuzkoa zeharkatzen duten linea nagusienetako batzuei buruzkoa.

Guk jatorria Transportes Pesa, SA-n eduki arren, egun konpainia desberdin bat da; bere jarduerak Gipuzkoako lurralde historikoa du ardatz, eta bere lineak Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Frantzia aldera luzatzen ditu. Ibilbide eta ordutegiekin erlazionaturiko guztia www.pesa.net estekan aurkituko duzu.

Gainera, Movelia webgunean, Estatuko errepide bidezko lurreko garraio-bilatzaile handienaren bidez, eskura ditzakezu ordutegiak.

Bolunburu, 14 B. Pol. La Fletxa, 48330 Lemoa (Bizkaia) - Tlf.: 94-4169479 - Fax: 94-4169646