Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

PesaBizkaia, S.A.

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

LEHENDAKARITZAREN AURKEZPENA

PESA BIZKAIAren izenean ongi-etorri beroena eman nahi dizut gure webgunera; gure Erakundeari buruz duzun ezagutza zabaltzeko lagungarri izatea espero dugu.

PESA BIZKAIA sozietate anonimo bat da, eta 1997an sortu zenetik kalitate oneko garraio publikoko zerbitzua eskaintzeko lan egin du. Horretarako baliabide iraunkorrak erabili ditu, eta kualifikazio-maila handiko langile-taldea izan du, erabiltzaileei zerbitzu segurua, eraginkorra eta erosoa emateko.

PESA BIZKAIA oso konprometitua dago ingurunearekin eta iraunkortasunarekin, eta apustua egiten du, ez bakarrik gure ingurumenarekin garbiagoak eta ez hain erasotzaileak diren azken teknologiak erabiltzearen alde, baita gure pertsonen prestakuntzan etengabe berritzearen alde ere, batik bat gidatze ekonomikoaren arloan, emisioak gutxitzeko eta natur baliabideen kontsumoa murrizteko.

WEBGUNE hau etorkizunarengatik eta teknologia berriengatik egiten dugun apustuaren beste adierazle bat da, baliagarri izan nahi baitu, ez soilik gure bezeroekin komunikabide berri bat ezartzeko, baita PESA BIZKAIAko pertsonei barne komunikaziorako kanal bat emateko, bertan edukitzeko beharrezko tresna guztiak herritarrei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko.

Bertan, eta beharren arabera, PESA BIZKAIA osatzen duten biztanleek nahiz pertsonek beharrezko informazio guztia topatu ahal izango dute, gure erakundea errepide bidezko bidaiarien garraio-sektorearen ezagutza sakonean punta-puntako posizioan mantenduko duen informazioa, hain zuzen.

Nahikoa dugu gogoratzea Pesa Bizkaiak urtero 6 milioi pertsona baino gehiago garraiatzen dituela 60 unitateko flota batean, Bizkaiko eskualde ederrenetan barrena (Arratiako bailara, Durangaldea, Goi Nerbioi ibarra, Lea-Artibai etab.), paisaia horien eta bertako biztanleen egunerokotasuneko zati garrantzitsu bilakatzeraino.

Hortaz, zuri gonbitea egin besterik ez zaigu geratzen, Pesa Bizkaia eta honen sektorea pixka bat gehiago ezagut dezazun.

Bolunburu, 14 B. Pol. La Fletxa, 48330 Lemoa (Bizkaia) - Tlf.: 94-4169479 - Fax: 94-4169646